+ All Categories
Home > Documents > ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera...

ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera...

Date post: 28-Jun-2020
Category:
Upload: others
View: 0 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
12
HERRIEN TXOKOA: Feministon herria GURE UTEROAK BANDEJA BATEAN MIREIA DELGADO EXPOSITO TRANSsexualitateak liburuxka ...+ EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | 45. zkia. | ABENDUA 2018 emaraun IRAKURRI ZABALDU BI-760-2017
Transcript
Page 1: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

HERRIEN TXOKOA: Feministon herria

GURE UTEROAK BANDEJA BATEAN

MIREIA DELGADO EXPOSITOTRANSsexualitateak liburuxka

...+

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

45.

zkia

. | A

BEN

DUA

201

8 emaraunIR

AKU

RRI

ZABA

LDU

BI-7

60-2

017

Page 2: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Herrien txokoa

Erreportaia

Irudia

Askatu mataza

Saretik

Kolaborazioa

Kuleroen kaxa

2

3

4

7

8

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

eska gazteen sarea, emakumeak* eta espetxea,

menopausia eta hilerokoaren erabilera patriarkal eta kapitalista,

transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

gehiago topatuko ditugu berrogeita bosgarrena dugun aldizkari honetan. Hau

guztia, kontsumismo basatia eta publizitate sexistaz inoiz baino inguratuago egoten

garen garaiaren lehen fasean. Baina hurrengo orrialdeetan ikus dezakegunez, bada irtenbiderik, bada

alternatibarik, mundu kapitalista suntsitzaile honetatik harago.

Berrogeita seigarrena etxean jaso nahi duzu? Egin zaitez bidelagun beheko e-postara idatziz. Babesa sare, izan gure parte!

N

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: [email protected] – era.

abendua2

Page 3: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

Lizarrako Bilgune Feminista jaio zen azaroaren 15ean. Hona

hemen eguneko argazkiak. Zorionak, Lizarra!!!

herrien

txokoa

Feministon Herria ospatu zen Bilbon

urriaren 27an, Euskal Herriko

Emakumeen Mundu Martxak

antolatua.

abendua3

Page 4: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

GURE UTEROAK BANDEJA BATEAN

inopuentea egiten duten emakume gazte eta zuriak,

odol urdina eta hodeiek zer usain duten galdetzen diguten iragarkien atzean dauden ikusezintasun, estigmatizazio, desbirtualizazio eta biolentzia guztiak azaleratzen saiatuko gara erreportaje honetan. Horretarako Ane Labaka Mayoz-ek Argiarako egindako hainbat elkarrizketez¹ baliatuko gara eta Ione F. Zabaleta, Enara I. Dominguez eta María Jesús Balbás adituen hitzak ekarriko ditugu gurera.

Sistema hau ankerra da gurekin: Ginekologiak, eta oro har, medikuntzak ez du emakumeon* gorputza erdigunean jartzen produkziora edo jaiotza tasa kontrolatzera bideratzeko ez bada. Eta zuzenean, ez daukagu erabakitzeko eskubide eta askatasun osoa, informazioa ezkutatu edo eraldatu egiten dutelako. Hemen ere zenbaki hutsa gara, enpresa farmazeutikoentzako merkantzia erraza.

Garai batean sineskerak baliatuta egiten zen sorgin ehiza, orain zientziaren izenean egiten da baina biek erabiltzen dute beldurra gure gorputz eta bizitzen gaineko kontrola edukitzeko eta sinestarazi digute hilekorako, haurdunaldirako, erditzeko, erditze osterako, edoskitzeko, menopausiarako... pilulak eta kimika behar ditugula aipatutako guztiak prozesu naturalak izanik ere. Honek gure gorputzarenganako deskonexioa areagotzen du, gure jakintza eta instintuak mespretxatu, medikuntza eta farmakoenganako dependentzia sortu eta izugarrizko desboteretzea eragiten digularik.

Odol tanta batzuekin hasi zen dena, edo ez zen hasi...

Odol tanta batzuekin hasi zen edo ez zen hasi eta berdin-berdin sentiaraziko digu patriarkatuak, modu traumatikoan une hau. Baina etortzen bazaigu, zer jakin behar dugu gure zikloen faseez? Hauxe kontatzen digute Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguezek (Hilerokoaren inguruko ikas-komunitate batean arituak dira eta auto-ginekologiaren aldeko apustua egin nahi duten aditu/arituak):

Lau fase nagusi azpimarratu dituzte:

1-Hilekoaren fasea. Fase honetan gorputzak esfortzu handia egiten du. Hemen, komeni da, euren aburuz, janari pisutsuak jateari uztea eta tarte batzuk hartzea atsedenerako.

2-Obu-aurreko fasea. Energiak gorantz egiten du estrogenoen igoerarekin batera. Energia igoera hori eman ohi denez gorputza mugitzeko eta kirola egiteko balia daiteke fase hau beraien hitzetan.3-Obulazio fasea. Progesterona hormonak gora egiten du eta

zaintza-ardura gehiegi ez hartzea aholkatzen digute, auto-zaintzari garrantzia ematea, alegia.

4-Hilekoaren aurreko fasea. Gehien gutxiesten dena omen da, eta fase horretan printzipioz progesteronak gorantz jarraitzen du. Hemen emakumeok* zaurgarriago egoten garenez samurtasunez inguratzea eta hausnarketarako tarteak hartzea aipatu dute.

Azken etapa honetan gelditzea merezi du jendartean sortzen duen guztiagatik eta bai Ione zein Enara, bat datoz: “sindrome asmatu bat ere badauka, 200 bat sintoma dauzkana”. Baina biek defendatzen dute irmoki hilekoak berez ez duela zertan min eman. Gizarte hiperazeleratuak eta elikagaietako kutsatzaile endokrinoek sortzen dutela mina.

Auto-ezagutza

Auto-ginekologiarako tresna baliotsua da gure zikloen ezagutza. Horretarako hainbat tresna edo mekanismo proposatzen dizkigute

P

Hilerokoa daukatenek, gorria dute; ez Evax-ena bezalakoa.

abendua4

Page 5: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

honetan aritzen diren adituek baina norberak bereak bilatzea hobe. Hemen ere sormena lagun!

Besteak beste, idazketa (librea nahiz mekanizatua), hilekoa usaindu, ukitu edo berarekin marraztea, jaso eta naturari itzultzea... Gure gorputza hobeto ezagutzeaz aparte, bere gain bota duten estigamtizazioekin apurtzeko balio dute goikoek: Balioa ematen zaio. Horrela eraman dezakegu praktikara askotan esaten dugun hori: ez da zikina, ez da zaborra.

Horrela, normalean egiten dugun egutegiaren gaineko kontaketatik kanpo modu interesgarriagoak daude, informazio baliotsu eta osatuagoa ematen digutenak,

norberarentzat eta zaintza kolektiborako ere balia daitezkeenak.

Joan egin zait. Eta orain zer? Menopausia desmitifikatuz

María Jesús Balbás, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, homeopata eta ginekologoaren aburuz, menopausia desmitifikatzeko gakoetako bat gorputzak ematen ari digun seinale eta aukerari entzutea da: “menopausiaren garaian emakumeak arreta handiagoa jar dezake bere buruarengan eta agian, bizitzan lehen aldiz, senti dezake ez duela bere arretaren %99a eskaini behar dion inor”.Hala, dieta, ariketa fisikoa,

barne isiltasunerako teknikak (meditazioa) eta, behar izanez gero, terapia bat planteatzeko unea izan daiteke, besteak beste. “Bizitzaren zentzuaz hausnartzeko unea da, heriotzaz, gauzen garrantziaz…”

Homeopatia ere aholkatzen du María Jesúsek, tratamendu pertsonalizatua egiten duelako eta azaleratutako sintomen bidez sakoneko gatazketara irits daitekeelako. Hala ere, emakume* bakoitza mundu bat dela ohartarazi digu eta beraz, gutako bakoitzak laguntza ezberdina beharko duela. Baina benetan ‘Hormona Bidezko Terapia Ordeztailea’ behar duena %1 litzatekeelarik: Menopausia goiztiarra duena.

Homeopatia eta auto-zaintzaz gain, ariketa fisikoa oinarritzat jotzen du bizitzako etapa honetan, María Jesúsek. Izan ere, “ariketa fisikoa egiten bada, gaba izeneko neurotransmisore bat askatzen da, angustia, antsietatea eta loezina eragozten dituena, eta gorputz-dardarak murriztera ere irits daiteke”. Oso egokia litzateke, beraz, egunero ordu erdiz ibiltzea. Hala, gure buruarekin hobeto sentitzeaz gain, zirkulazio eta digestio arazoak ere saihestuko ditugulako.

Hemen ere elikadurari erreparatzearen beharraz aritzen zaigu María Jesús: “Menopausiarekin, gantz saturatu gutxi jatea komeni da, haragi gutxi eta aldiz, barazkiek, frutek, lekaleek, haziek eta arrainak lekua izan behar dute. Emakume asko barazki-jale egiten dira garai honetan, akaso, senak gidatuta”. Horrez gain, janari biologikoa eta irin integralak kontsumitzea komeni dela diosku eta baita sukaldaritza ikastaroak eta elikaduraren inguruko

Maitane Muñoz Iturria. Hilekoarekin margotutako koadroa.

abendua 5

Page 6: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

hausnarketak egitera animatu ere. Elikadura eta bizitza-ohitura egokiak omen dira, beroaldiak ekiditeko aliaturik hoberenak.

Gure gorputzari gertatzen zaizkionak desdramatizatzen

Argi dago menopausiak baduela kutsu gaitzesgarri eta katastrofiko bat. Baina berdin edo antzera gertatzen da hilerokoarekin. Denok egin ohi dugu negar datorkigunean. Baina ez badatorkigu ere estutu egiten gara eta menopausia datorrenean ere beldurrez betetzen digute burua.

Baina bai, Ionek, bai Enarak zein María Jesús-ek argi dute prozesu indibidual eta kolektiboak behar ditugula; ahalduntzea eta boteretzea, biak. Gaztetatik aholkatzen dute, beraz, ekitea, nerabezaroan hasten garelako hilerokoa madarikaziotzat hartzen.

Auto-ezagutzaren inguruan aurretiaz esandakoa berresteaz gain, Ionek eta Enarak jakintza kolektiboaren garrantzia ere azpimarratzen dute: “Aluaz ezezagutza handia dago. Emakumeen gorputzekin esperimentatzen jarraitzen da, kaltegarriak direla frogatuta dauden tratamenduak gomendatzen dira eta arriskuen inguruko informazioa ezkutatzen. Kolonizazioa gure gorputz eta bulbetan daramagu. Horren aurrean ahalduntzeko beharrezkoa da norbere ezagutza eta behaketa” eta horretarako auto-kudeatutako ginekologia talde txikiak sortu eta Euskal Herrian sarea ehuntzea

proposatzen dute.

María Jesúsek ere argi dauka: “Adin ezberdinetako emakumeen zirkuluak sortu behar ditugu. Ez dugu itxarongo salbatu gaitzaten. Profesionalik gabeko eremu egokiak lirateke lekukoa pasa eta nerabeei bizitzako hainbat garairi buruzko informazioa transmititzeko. Uste dut kontzientzia hartzeak horrela izan behar duela, transbertsalki eta zirkuluan, emakumeek behingoz beren buruari buruz hitz egiteko baimena izan dezaten.”

¹ Bibliografia:“Menopausia okerren bizi dugunak europarrak gara”. Ane Labakak María Jesús Balbás-i egindako elkarrizketa. Argia, 2018ko irailaren 2a.“Hilekoari beha”. Ane Labakak Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez-i egindako elkarrizketa. Argia, 2018ko apirilaren 22a.

“Kolonizazioa gure gorputz eta bulbetan

daramagu”

Gure gorputzak etengabean medikalizatzen dituzte.

abendua6

Page 7: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

GU ERE GAUDE HEMENFeminismoa fokuratzen. Basauriko Marienea emakumeen etxetik abiatutako argazkilaritza feminista proiektu kolektiboa: “Kale-feminismoa” erakusketako irudietako bat. Instagram: enfocandoelfeminismo

7 iraila

Page 8: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

askatu matazaaskatu mataza TRANS sexualitateak

Hezkuntza-praktika feminista baterako ekarpenak MIREIA DELGADO EXPOSITO

ireia Delgado Exposito Bilgune Feministako kide dugu eta bertako sexualitate lan taldean aritzen da aspaldidanik. Horrez gain, askotariko hezkuntza plazetan aritua da Mireia eta laster kaleratuko dugun “Transexualitateak. H e z k u n t z a - p r a k t i k a feministarako ekarpenak” liburuxkan zer aurkituko dugun hobeto ulertzen lagunduko digu oraingoan.

Nondik abiatzen da argitalpen hau? Zergatik irakurri beharko genuke?

Euskal Herriko Bilgune Feministak betidanik eduki du sexualitatearen gaiarekiko ardura, lan ildo eta lan taldea sortzerainokoa. Gure ibilbidean zehar, noski, hausnarketa momentu desberdinetatik pasa gara eta adar horietako bat da transexualitatea. Ez da jendartetik isolatutako gai bat eta honi heltzearen beharra ere sentitzen genuen aspalditik.

Horrez gain, Bilgune Feministak hasieratik izan du hezkidetza lan ildoa martxan eta hainbat eta hainbat hausnarketa eta ekarpen plazaratu izan ditugu marko horretan. Egindako ibilbide horretatik ere badu oraingo hausnarketa honek.

Hau da, argitalpen hau

ez da bat-batean eta ezer ezetik ateratzen eta Tolosako Topaketetan emandako hausnarketaren ondorengo mugarritzat har genezake, tartekoak tarteko, identitateen eztabaida amaiezinari jarraipena eman diezaiokeena.

Beraz, esan dezakegu, hausnarketa kolektibo baten joste-lanen ondorio dugula hau. Baina zerbaiten ondorio izanik ere, zerbaiten abiapuntu ere izatea espero dut.

Espoilerrik gabe, baina, zer aurkituko dugu bertan?

Argitalpena hirurogeitahamar orrialde inguruko liburuxka da eta lau zati desberdinetan dago banatuta. Lehenengoan, Bilgune Feministaren ibilbidearen berri edukiko dugu eta kokapen orokor bat egiten da, goian aipatzen den bezala, argitalpenaren zergatia hobeto ulertzeko.

Bigarren zatian gai sakonak hurbiltzen saiatuko gara eta gertuagotik azalduta irakurri ahalko ditugu: Galderak, baieztapen potoloak, probokazioak... hausnarketara gonbidatuko gaituztenak eta aurretik esan bezala, ekin diogun bideari jarraibidea eman nahi diotenak.

Hirugarren atala botikin txiki bat da eta pilulak aurkituko

ditugu: “Genero araua betetzen ez duten eta betetzen duten haur eta gazteen a k o n p a i n a m e n d u r a k o pilulak”. Ezin luzeagoa den izenburu honen behean, oso gauza potenteez aritzen gara eta izenburuak badu azalpen politiko bat: Transexualitateaz hitz egiten denean haur batzuengan jartzen da fokua. Baina oso garrantzitsua da identitateaz eta sexualitateaz pentsatzean edo mintzatzean, ume guztiengana zabaltzea, osotasunean ulertzea eta ez batzuen eta bakarrik beraiei eragiten dien zerbait bezala. Genero arauak denoi eragiten digu.

Azken orrialdeetan, berriz, gehiago sakontzeko testu, liburu, film laburrak... aurkituko dituzue, lan hau osatu ahal izateko arakatu ditugun horiek edota arituek gomendatutakoak.

Genero araua betetzen duten eta ez dutenentzako pilula lagungarriak?

Bai, botikina helduontzako da. Genero araua apurtzean sakontzen ez badugu eta haur guztiak aintzat hartzen ez baditugu, ume trans*ez gain, oso lan bideratu eta eskasa egingo dugu. Genero arauaz ari garenean ulertu behar dugu horren barruan gu guztiok gaudela, alegia. Orduan ondokoari erreparatu behar diogu bai ala bai: Nola eraikitzen da identitatea

M

abendua8

Page 9: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

txikitan? Zer transmititzen diegu? Oinarritik ekin behar diogu.

Helduok galdegin behar diogu gure buruari, ideiak, ohiturak eta baloreak nola transmititzen ditugun. Batzuetan mezu prefabrikatuak botatzen ditugula uste dut.

Leloetatik harago joan beharra dugula esan nahi duzu?

Bai, hala da. Erraza da leloak buruz ikastea baina lelo bakoitzaren atzean zer dagoen, zer esan nahi dugun jakitea, barneratzea, eta bereziki gure eguneroko praktikan integratzea askoz ere konplexuagoa da. Gainera, ezin da sexualitatea,

edo oro har, feminismoa bezalako gai konplexu eta sakonek duten pisu guztia lelo baten esku utzi soilik. Hau da, gehienetan, esaldi eta diskurtso soiletara mugatzen gara aukera berdintasuna, ekologismoa edo dena delakoaz hitz egiteko. Konplexuagoak dira kontuak! Horregatik, helduontzako dela azpimarratu nahiko genuke.

Fanzine honetan (horrela deitu dio berak) honi ere eskaintzen zaio tarte bat. Haurrei zer eskaini nahi diogun eta lelo edo esaldi horien atzean dagoena gorpuzten lagun diezaguketen gakoak topatuko ditugu. Lagunduko digutenak zein jarrera eduki nahi dugun, zein mezu eman nahi diegun

aztertzen, pentsatzen…

Modu berean, identitatea lantzeaz hitz egiten dugu maiz, eta Haur Hezkuntzako curriculum-ak hala diosku; baina zer hostia da hori? Honetaz asko hitz egiten da baina asko dago oraindik hausnartu eta egiteko.

Non eskuratu ahalko dugu fanzinea?

Oraingoz, Durangoko azokan Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek edukiko duten standean eskuratu ahal izango dugu. Ondoren, Bilgune Feministako webgunean ere egongo da aurresalgai, “denda” atalean (www.bilgunefeminista.eus/denda/).

Helduok galdegin behar diogu gure buruari, ideiak, ohiturak eta baloreak nola transmititzen ditugun. Batzuetan mezu prefabrikatuak botatzen ditugula uste dut.

abendua 9

Page 10: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

uskal Herriko neska* gazteak saretzen ari gara, txoko ezberdinetan bizi garen eta

espazio ezberdinetan militatzen dugun neska* gazteak gara. Feminismoa bizitzeko erak batzen gaitu, nondik sentitu eta nondik borrokatzen dugun.

Argi dugu, berdintasunaren lelo faltsuen atzean mozorrotu eta gure bizitza prekarizatu eta eredu neoliberala babestu eta sakontzen laguntzen duen “modako sasi feminismo” horri aurre egiteko antolatzen gara auzoetan, ikastetxeetan, unibertsitatean, lanean… sistema kapitalista heteropatriarkalari hortzak erakusten, GAZTE eta FEMINISTA garelako.

Gazteak gara. Gaztetasuna errebeldia delako. Gaztetasuna erritmo bizia da. Gaztetasuna kritika da, borrokarako grina. Baina, gaztetasuna prekarietatearen aurpegirik gordinena ere bada.

Feminismoa gure espazioa da, mugimendu feminista gure sarea, eta ez gara kalera ateratzearen beldur. Martxoaren 8ko greba feministan erakutsi genuen sistema hau aldatzeko prest gaudela, San Ferminetako epaiaren aurrean ozen aldarrikatu genuen ez dugula justizia heteropatriarkal honetan sinisten, gutako bat erasotzen duten bakoitzean amorru biziz erantzuten dugu eta egunero jarraituko dugu aldarrikatzen kaleak eta jaiak ere gureak direla.

Mugimendu feministaren zein gazte

mugimenduaren parte gara, baina gure espazio propioa aldarrikatzeko beharra ere sentitzen dugu maiz. Eta feminismoak inork baino hobeto erakutsi digun bezala garrantzitsua da (ezinbestekoa ere esango genuke) bidea elkarrekin egitea; baina, nola ez, bidean hausnartzeko espazio propioak behar ditugula.

Norabidea argi dugu, dugun espazio bereizietan hausnartu eta eragin behar dugu, espazio horiek saretuz, josiz, elkar elikatuz... Horrela lortuko baitugu espazio konpartituetan eragitea, elkarrekin bidea egitea. Ondo aski baitakigu generoak ez zituela gure menderakuntzaren ertz guztiak barnebiltzen, eta ondo aski dakigulako eta horrela sentitzen dugulako beharrezko herri honen eraikuntzan eta sistema kapitalistaren aurka antolatzea. Espazio horietarako feminismoa izan behar da gure arma: Gazte prekarioen asanbladetakoa, etxebizitza borrokak gureak egin behar ditugu edota jai eredu parekidea aldarrikatzera ere atera behar gara. Eta tresnak? Baditugu lemak eta aingurak, gazte mugimenduetan eragiteko eta neska* gazte bezala ditugun proiektuetan sakondu eta kolektiboki hausnartuta aurrera urratsak marrazteko.

Herri mugimenduan eta herri honen eraikuntzan beharrezkoak garelako, feminismoa dugulako motore eta gaztetasuna erregai. Ez da lehenengo aldia saretzeko beharra sentitu duguna, ez, ezta azkenengoa izango ere. Aurrera goaz!

saretiksaretik

E

Neska* gazte feministak

abendua 10

Page 11: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

ustuko ez duguna ezabatu. Edo ezkutatu. Hori da gaur eguneko gizartean nagusitzen den politika eta kartzelak gizarte honek gustuko ez duenaren biltegi nabarmenak dira. Bertan biltzen dira kriminalizatutako pertsonak, gehienetan klase baxukoak eta ez zuriak. Gauzak horrela, kartzela ez-leku izan arren, porlanezko botere leku handi bat da. Gure bizimodua askotariko dominazio bideek zeharkatzen dute: izan gizonaren dominazioak, jabegoarenak, inperialistak, adinarenak… eta dominazio horiek guztiek gudu zelai pribilegiatutzat daukate kartzela. Ez, leku horiek ez dira neutroak, gure gizartearen ispilu garden, gordin eta muturrenekoak baizik.

Kartzelatik kanpoko bizitza gizon eta emakumeen arteko botere harreman hierarkikoan antolatzen da. Zapalkuntza eredu hori instituzio guztietan birsortzen da eta instituzio guztiak blaitzen ditu. Kartzela ez da salbuespena. Kanpoan bezala barruan ere, emakume espetxeratuek emakume izate hutsagatik zigor erantsiak dituzte. Ohiko zigor penalaz gain, badira beste bi zigor gutxienean emakume izateagatik larriagotzen direnak: zigor soziala, zeina emakumeek zintzoaren rola apurtzeagatik pairatu behar izaten dutena, eta zigor pertsonala, bereziki zaintza rola apurtzeagatik emakumeek beraien buruei gehitzen dioten zama.

Espetxe egitura abiapuntutik da emakumeekiko diskriminatzailea. Espetxeetan, begirada maskulinoa nagusi

izateak oztopo zein ondorio kaltegarriak ekartzen dizkie emakume presoei: Espetxe egitura da lehen oztopoa. Azpiegitura patriarkalak dira, eta ez dituzte inolaz emakumeen oinarrizko beharrak aintzat hartzen. Emakumeentzako espetxe gutxi daude (lau guztira Frantzia eta Espainian) eta, orokorrean, soberakinetan espetxeratuta egoteak azpiegitura eta bizi baldintza kaskarragoetan egotera behartzen dituzte. Horrek guztiak emakumezkoak sarritan de facto dispertsatuta egotea ekartzen du. Baina preso politikoen kasuan oraindik larriagoa da egoera, edonora bidali baititzakete, eta kasu askotan dispertsioari bakartzea gehitzen baitzaio. Beraz, ondorioa argia da, emakumezkoak, emakume izateagatik, bakartuago eta isolatuago daude espetxean.

Espetxeetan baliatzen dituzten formakuntza saio, aktibitate eta tailer asko oraindik oso feminizatuak dira. Espetxeko arau askok ere morala eta emakumeen gorputzen gaineko kontrola dute jomuga. Frantzian, adibidez, zer jantzi edota nola jokatu arautzen da. Moralari estuki lotuta, plazer subjektu izatea zeharo ukatzen zaie emakumeei eta leku batzuetan sexu harremanak izatea zigortzen dute.

Gurasotasunari dagokionean, ez da harritzekoa, legedi patriarkal batean amatasun moduluak bakarrik aurreikustea, eta ez aitarenak. Kartzela arautegiak, beraz, gurasotasuna soilik amaren ikuspegitik ulertzen du eta horri bakarrik aitortzen zaio haurrarekin egoteko

eskubidea. Amatasun modu intentsiboa bultzatzen da, kartzelatik kanpo “kontziliazioaren” aldeko politikak geroz eta indartsuago aldarrikatzen diren arren. 24 orduko ama izate horrek ondorio kaltegarriak ditu emakumeen osasun fisiko eta mentalean.

Kartzela eremu patriarkala dela esaten dugunean, ordea, ez gara soilik espazio fisikoaz eta horren barruko antolakuntzaz ari; aitzitik, egitura osoaz mintzo gara. Izan ere, kartzela kanpoan eratzen den babes sarean emakumezkoek lan karga handiagoa hartzen dute gizonezkoek baino. Beraiek arduratzen dira nagusiki bisitez, arropaz, liburuez, diruaz, babes emozionalaz etab. Kasualitatea edo berezkoa izatetik harago, gizarte patriarkalean ohikoa den sexuaren araberako lan banaketarekin dauka zerikusia. Familiaren jagole izateko hezten da emakumea, ingurukoei beharrezkoa duten sostengu emozional zein materiala eskaintzea da esleitzen zaien eginkizun behinena. Eta funtzio horrek ez dauka etenik hurkoa espetxeratua denean ere. Horrek guztiak lan karga handia suposatzen du, baina lan horiek ez dute behar duten ikusgaitasuna, aitortza eta baliorik gurean. Ondorioz, esan dezakegu espetxeak zigor erantsia ezartzen diela, bai preso dauden emakumeei, baina baita kanpoan diren hurbileko emakumeei ere.

Sareko emakume presoen lantaldea

GEmakumeak eta espetxea

abendua 11

Page 12: ABENDUA 2018 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2018/12/... · erabilera patriarkal eta kapitalista, transexualitatearen inguruko elkarrizketa eta askoz ere helduleku

IRAKURRIZABALDUBI-760-2017


Recommended